euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Munduan: Argentinako irakaslegaiek urrats berri bat eman dute Bahía Blancan, dagoeneko Lazkaora begira

2026/07/30

Irakaslegaiak Bahía Blancako Unión Vascako lehendakari Iñaki Ederrarekin, Mikele Irazustaren Euskal Etxe hormetako murala atzealdean Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk bultzatzen duen Euskara Munduan programaren Argentinako kapituluak Hego Hemisferioko beste neguko barnetegi bat gehitu dio bere ibilbideari. Joan den asteburuan amaitu da Bahía Blancan zortzi egunez luzatutako topaketa. Argentinako zenbait euskal etxetako 14 euskara irakaslegai bildu dira bertan, urtean zehar modu birtualean, plataforma baten bidez, landutako B1 ...

Gehiago irakurri...


AEBn euskara ikasi eta irakasle bihurtu nahi duzu? Azken egunak NABOren Irakasle Formakuntzan izena emateko

2026/07/29

Gogoratu: aste honetan, uztailaren 31an, bukatuko da AEBko Irakasle Formakuntza Taldean parte hartzeko epea Zuretzat edo zure inguruko batentzat (pasa mesedez informazioa, guztion lankidetza beharrezkoa da): Euskara dakizula eta hobetu eta trebakuntza jaso nahi duzula Estatu Batuetan euskara euskal etxe batean irakasteko? Edo ezer gutxi dakizula eta beti ikasteko gogoa izan duzula baina orain arte ez diozula sekula ekin? NABOk eta Etxepare Euskal Institutuak aukera paregabea eskaintzen dizute euskara ...

Gehiago irakurri...


Hiru hamarkadako pasio pilotazalea: maila handiko jokoa, emozioa eta omena Trelew-ko Los Vascos 2016 txapelketan

2026/07/28

Nicolás Berruezo eta Lautaro Torres txapeldunak eta aurkariak Harneko EEko Iñaki Esquiroz eta Club Racingeko ordezkariekin batera. Eduardo Aizpuruaren senideak Club Racingeko pilota azpibatzordeko presidente Daniel Realekin, trinketa berritua eta publikoa Hiru hamarkadako bide etengabeari esker, Patagoniako kirol-egutegiko hitzordu ekidinezina da gaur egun «Los Vascos» txapelketa. Uztailaren 9tik 11ra bitartean, San Ferminen ospakizunekin bat eginez, Trelewko Racing Klubak berritu berria duen «Francisco Pérez» trinketean elkartu ziren Buenos Aires, La Pampa, Rio Negro, Chubut, Neuquen eta Patagoniako hainbat txokotatik ...

Gehiago irakurri...


Liburua aterako dute aurten Josu Legarreta eta Magdalena Mignaburuk La Platako Euzko Etxearen 80 urteko historiaz

2026/07/27

Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarretak dute Euzko Etxearen historia idazteko ardura EEko Zuzendaritza Batzordeak hala eskaturik eta orain bi urte elkarteak ospatutako 80. urteurrenaren harira, La Platako Euzko Etxearen historia ari dira jasotzen liburu batera Magdalena Mignaburu historialari argentinarra eta 1986tik 2009ra Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari izandako Josu Legarreta. “La casa de todos. Centro Basko Euzko Etxea de La Plata ...

Gehiago irakurri...


Beñat Sarasola donostiarra Buenos Airesera iritsi da, Malba museoko REM egonaldira gonbidatutako lehen euskal idazlea

2026/07/27

Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, Beñat Sarasola izango da Malba Idazleen Egonaldiaren  (REM)  euskarazko lehen idazlea Beñat Sarasola idazle, itzultzaile, editore eta unibertsitate irakasle donostiarra Buenos Airesen izango da bost astez, Malba Idazleen Egonaldian (REM) parte hartzeko. Buenos Airesko Arte Latinoamerikako Museoko (MALBA) Literatura Sailak bultzatutako ekimen honek lanerako eta sorkuntzarako gunea eskaintzen die mundu osoko egileei. Proiektuak Etxepare Euskal Institutuaren eta Ampersand argitaletxearen ...

Gehiago irakurri...


Emozioa eta poza Madrilgo Euskal Etxeko Gure Folklorek Europara eginiko lehen irteeran, Prague Folklore Days 2026n

2026/07/24

Madrilgo Euskal Etxeko Gure Folklore Taldea luzitu egin da 2026ko 'Prague Folklore Days' Jaialdian (argazkiak 'Gure Folklore' taldea) Madrilgo Euskal Etxeko Gure Folklore taldeak Txekiar Errepublikako hiriburura bidaiatu zuen joan den asteburuan, Europa Erdialdeko folklore jaialdirik zaharrenetakoa den Prague Folklore Days-en 21. edizioan parte hartzeko. Euskal talde madrildarrak Estatutik kanpo egiten zuen aurreneko irteera honetarako 25 laguneko espedizioa osatu zen, dantzariak, pandero-jotzaileak eta ...

Gehiago irakurri...


Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin du Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeak eta Alejo Martín berrautatu du lehendakari

2026/07/24

Irudian Córdoba hiriko Gure Txokoa Euskal Etxearen egoitza eta bertako lehendakari berrautatua Alejo Martín (artxiboko argazkiak) Cordoba hiriko Gure Txokoa Euskal Argentinar Etxeak ekainaren 13an, larunbata, gauzatu du bere Urteroko Ohiko Batzar Nagusia. Bileran zehar azken jardunaldiko memoria eta balantzea onartu dira eta elkarteko estatutuek agindu bezala hauteskundeak egin dira Euskal Etxearen jarduera gobernatuko duten zuzendaritza batzorde eta buruzagitza berritzearren, elkartea goberna dezaten 2026 - 2028 agintealdi ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeei laguntzeko 2026ko deialdi orokorra argitaratu du, 1.030.000 euroko kopuruarekin

2026/07/23

Zabalik da Euskal Etxeen 2026ko deialdi orokorrerako eskabideak aurkezteko epea. Irudian, Gasteizko Lehendakaritza Eusko Jaurlaritzak uztailaren 16an eman du argitara EHAA buletin ofizialean Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiaren uztailaren 8ko Ebazpena, 2026an Euskal Etxeei eta euren federazio eta konfederazioei emango zaizkien dirulaguntzetarako deia egitez. 1.030.000 euro banatuko ditu orotara. Ohi denez, eskabideek hilabeteko epea daukate aurkezteko, Ebazpena argitaratu zeneko ...

Gehiago irakurri...


350 lagun Mar del Platako Denak Bat EEaren 83. urteurren festa eta Dantzari Ohien Jaian, "Las Vierneras" sarituz

2026/07/22

Adin guztietako dantzariak. musikariak eta jai giro zoragarria Dantzari Ohien Festan eta Mar del Platako Denak Bat-en 83. urteurrenean 350 pertsona inguru bildu ziren joan den larunbatean, uztailaren 18an, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean, elkartearen 83. urteurrena eta Dantzari Ohien Urteroko Festa ospatzeko. Luis Maria Mujicak dantzatutako Agurrak eman zion hasiera gaualdiari, eta ondotik etorri ziren lagun arteko giro ederreko elkarretaratze eta solastea, eta erromeria giroko euskal musika eta dantza gau luzea.

Gehiago irakurri...


Bere 60. urteurrena iragartzen duen bideoa plazaratu du Sydneyko Gure Txokok: ospakizunak azaroaren 13an hasiko

2026/07/22

Buru-belarri ari dira Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko kideak euskal australiar elkarte dekanoa den honen 60. urteurreneko ospakizunak prestatzen. Eta aurkeztu berria dute garatuko duten programaren iragarle den aurkezpen-bideo parte-hartzailea. Irudietan, bazkideen eskutik egoitzaren barrura sartzen da ikuslea, flashmob modura ia, eta eskaintzen dituzten euskal kultura jarduerak erakusten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia